Battle of Tolbiac
Ary Scheffer

Ary Scheffer

1795 - 1858

Ary Scheffer herbeheretar-frantziar erromantizismoko margolaria izan zen.

Hamaika urte zituela, Amsterdamgo Marrazketa Akademian sartu zen. Ondoren, Frantziara joan zen ikasketak zabaltzera, eta Pierre-Narcisse Guérinen ikasle izan zen. 1812ko Parisko Saloian erakutsi zuen lehen aldiz. 1819an Lafayetteko markesaren erretratua egin ondoren, Scheffer eta bere anaiak politikan inplikatu ziren eta filoheleniar egin ziren. 1822an Luis Filipe Orleanskoaren seme-alaben marrazketa irakasle izendatu zuten eta 1830ean boterea hartzeko eskatu zion. Luis Filiperen erregealdian aurrera egin zuen eta erretratu enkargu ugari jaso zituen. 1848an erregearen ondoan borrokatu zen, eta errege-familia bere ihesean eskoltatu zuen.

Literaturan eta Dante, ([Goethe]] eta Lord Byronen lanetan oinarritutako margolanak egin zituen, baita erlijio-margolanak ere. Gainera, bere garaiko pertsonaia ospetsu eta eragingarriak erretratatu zituen.

Wikipedia, 2024