Views of Rome:  The Colosseum
Giambattista Piranesi

Giambattista Piranesi

1720 - 1778

Giambattista Piranesi italiar arkitektoa eta grabatzailea izan zen.

Venezian eta Erroman egin zituen Arkitekturako eta Pinturako ikasketak. 1743an itzuli zen Veneziara, eta han akuafortea landu zuen batez ere. Neurri handiko 2.000 koadrotik gora pintatu bide zituen. Horietariko ia 1.000 koadrok egilearen sinadura daramate. 1745ean Erroman hartu zuen bizilekua eta Espetxeak eta Erroma zaharreko ikuspegiak serie ospetsuak pintatu zituen 1764. urtera bitartean. Ondoren pintatu zuen Paestum-eko ikuspegiak seriea (1778). Arkitekturari dagokionez, Aventinoko Santa Maria del Priorato eliza barrokoaren berritze-lanetan jardun zuen (1764-1765).

Wikipedia, 2024