Woman Entering a Fiacre (recto); Right Profile of Man Wearing Tall Hat (verso)
Jean-Louis Forain

Jean-Louis Forain

1852 - 1931

Jean-Louis Forain margolari, diseinatzaile eta grabatzaile frantsesa izan zen.

Jean-Léon Gérômeren ikasle izan zen. Ondoren, idazleekin harremanak izan zituen (Verlaine, Rimbaud, Huysmans), eta erakusketa bat egin zuen inpresionistekin. Karikaturagile ezaguna zen, eta 1893tik aurrera batez ere, satira politikoa egin zuen. Daumier eta Toulouse-Lautrec izan zituen maisu, eta zorroztasun handiz Parisko bizitza margotu zuen (Nous, vous, eux, 1893). Forainen akuarela, pastel eta pinturek Manet eta Degas pintoreengana zuen miresmena erakusten dute. Azken urteetan erlijio-gaiak erabili zituen.

Wikipedia, 2023