Illustration pour les Mystères de Paris : l'histoire de Fleur de Marie
Octave Tassaert

Octave Tassaert

1800 - 1874

Octave Tassaert. Sendia Flandriar jatorrikoa baina bera Frantzian jaioa. Margolari, litografo eta grabatzailea. Jean-Pierre-Antoine Tassaert eskultorearen biloba.

Octave-ren lehendabiziko irakaskuntza artistikoa aitak eman zion, hots, Jean-Joseph-François Tassaertek(1765-1835), baita bere anaia nagusiak Alexis-François Girardek (1787-1870) ere. Ondoren École des Beaux-Artsen (1817-25) egin zituen ikasketak Guillaume Guillon-Lethièreren gidaritzapean, baina inoiz ez zuen Prix de Rome saria irabaztea lortu. Gizarte aldetik arrakasta izan zuen, baina ez ordea kritikoen aldetik. 1855 urteko Munduko Erakusketan alabaina kritikaren aldetik iritzi onak jaso zituen baina 1857 urtez geroztik erakusketak egiteari utzi zion; izan ere 1863 urtean margolaritza utzi eta olerkari izan nahian aritu izan zen eta horrela bada bere margo lan guztiak Père Martin saltzaileari saldu zizkion. Alkohola edateari eman zion eta hori zela eta ikusmena galdu zuen. Montpellierren artatu zuten baina azkenik bere buruaz beste egin zuen 1847. urtean, ikatz gasa arnastuz.

Wikipedia, 2024