King Lear in the Storm
Joshua Reynolds

Joshua Reynolds

1723 - 1792

Sir Joshua Reynolds ingeles pintorea izan zen.

Ingeles pintore onenetakotzat eta Grand Style izeneko estiloaren aitzindaritzat hartua da.

Londresen hasi zituen pinturako ikasketak, Thomas Hudson irakasle zuela; ondoren Italiara joan zen, eta Erroman pintore klasikoen eta Errenazimentukoen lanak aztertu zituen, batez ere. Horien artean, Rafael eta Il Correggio izan ziren gehien eragin ziotenak. 2.000 lan baino gehiago egin zituen, erretratuak eta gai historikokoak gehienak. Bere garaiko pertsona ospetsu asko marraztu zituen, besteak beste, Dr. Johnson, Siddons andrea eta Edmund Burke. Erretratu-lanekin batera, dena den, paisaia ere landu zuen.

Dotoretasuna, koloreen hautaketa eta pertsonaien alderdi psikologikoa agertzeko maisutasuna dira Reynoldsen ezaugarri nagusiak. Holandara eta Flandriara egindako bidaiaren ondorengo lanetan, Rubens eta Frans Halsen eragina nabari da; errealismo eta bizitasun gehiagoko lanak dira garai hartakoak.

Lan nagusiak: Eliot familia (1746), Ugolino (1773), Marlborough-eko dukearen familia (1777), Duchess of Devonshire (1775-1776, Devonshireko dukesa).

Wikipedia, 2024

Featured at