Object Image

Sehaska (Berthe Morisot)

Sehaska (Le berceau, frantsesez) Berthe Morisot emakume margolari inpresionistaren margolan ospetsua da. 1872an egina, familia giroko eszena jasotzen du. Gaur egun Parisko Orsay museoan ikus daiteke.

Deskribapena Morisotek lan honetan bere arreba Edna Portillon haren alaba Blancheren loa zaintzen erakusten digu. Haurra bere sehaskan dago emakumea hari begira dagoen bitartean. Bi protagonistak oiha arinez inguratuta daude, gortinarena batetik, sehaska babesten duenarena, bestetik. Argia oihaletan eta emakumearen aurpegian zentratzen da. Ormen kolore ilunek, bestetik, gaua adierazten dute. Edna kaleko arropaz dago jantzita, soineko urdin batekin, dotore jantzita dago, alegia.

Historia Margolana lehen aldiz 1874ko apirilaren 15ean ireki zen Erakusketa Inpresionistan erakutsia izan da. Erakusketa hau Parisen egin zen, Gaspard-Félix Tournachon argazkikariaren tailerrean, Capucines Boulevardena. Lanak ez zuen arrakasta handia izan; Morisotek 800 frantziar libera eskatu zituen haren truke baina, nahiz eta zenbait arte-kritikoen laudorioak jaso, lana saltzea ez zuen lortu. Sehaska Portillon familiaren ondarean gelditu zen. 1930ean Louvreko museoak erosi zuen.

1947tik 1986ra Galerie nationale du Jeu de Paumean erakutsi zen, Tuileriak lorategian; han Louvreko museoa Inpresionismoko lan nagusiak biltzen saiatu zen. Orsay museoa sortu zutenean margolana hara eraman zuten.

Azterketa Sehaskan Morisotek lehenengo aldiz amatasun gai azaltzen du; hurrengo lanetan gaian sakonduko luke. Margolan honetan Édouard Maneten eragina nabaria da. Gogoratu behar da Morisotek Maneta Louvren ezagutu zuela, 1868an, eta haren anaiarekin, Eugènerekin, 1874an ezkondu zenla.

Konposizio honetan diagonal baten gainean eraiki dela oso garbi da, hau da, ama gaztearen begirada eta alabaren buruaren gainean eraikitako diagonalaren gainean. Diagonal hori ezkerreko besoaz indartu egitan da; azken hori, modu batez, haurraren besoak erantzuten dio.

Morisotek lan honetan kolore gutxi erabili zituen: zuria, arrosa, urdina... Pintzeladak arinak dira, bestetik. Margolanean dena da lasaitasuna, gozotasuna, babesa. Lan honekin, Claude Monetek egindako beste batzuekin, haurtzaroaren ikuspuntu berri bat landu zen.

1872
Oil on canvas
560.0 x 460.0mm
RF 2849
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023

Where you'll find this

Musée d’Orsay
Musée d’Orsay
Permanent collection