Object Image

San Mateoren deia

San Mateoren deia (italieraz Vocazione di san Matteo) Caravaggiok 1599tik 1600ra bitarte egindako margolana da, non agertzen baita Jesukristok Mateori egindako deia berari jarraitzeko. Erromako San Luigi dei Francesi elizarako pintatu zuen, eta han dago gaur egun ere. Caravaggiok Mateoren bizitzari buruz egindako beste bi margolanen ondoan dago: San Mateoren martiritza eta San Mateoren inspirazioa.

Indar handiko lana da, zeinean nahita bere garaiko ingurune batean kokatu zuen Caravaggiok Mateo apostolua, garai hartako taberna batean, orduko jantziekin jantzitako beste bezero batzuekin dagoela. Jesusek, ordea, itxura klasikoagoa duela dirudi, nahiz eta ez dugun jantzita guztiz ikusten. Jesusen keinuetan dago margolanaren indarra: aurpegi ederreko gizon gazte bat da modeloa, eta eskuaren zeinuan, deia egiteko keinu horretan, Michelangeloren Adamen sorkuntzaren Kapera Sixtinoko unearen erreferentzia argia dago.

1599
Oil on canvas
322.0 x 340.0cm
Q969377
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023