Object Image

Meninak (gaztelaniaz Las Meninas) Diego Velázquezek 1656an egindako margolana da, egun Madrilgo El Prado museoan dagoena. Koadro honek osaera konplexu eta misteriotsua dauka, errealitateari eta ilusioari buruzko galderak dakartzana, bertako irudien eta ikuslearen arteko erlazioa bitxia baita. Konplexutasun horiek direla eta, Meninak Mendebaldeko margolanik entzutetsuenetakotzat jotzen da, eta erruz izan da aztertua .

Espainiako Filipe IV.aren jauregiko gela handi bat ageri da koadroan, bertan errege-erreginen gorteko zenbait pertsonaia daudela, hainbat adituren ustetan, argazki batean bezala irudikatuak. Haietako batzuk ikusleari begira daude, eta, beste batzuk, berriz, haien artean darabiltza. Margarita infanta gaztea margolanaren erdian dago, ohorezko damak (meninak, hain zuzen ere) inguruan dituela, baita beste pertsonaia batzuk ere, tartean bi nano eta zakur bat. Haien atzean, Velázquez bera ageri da, koadro handi baten atzetik lanean. Margolariak aurrera begiratzen du, ikuslearengana. Atzeko aldean ispilu bat dago, erregearen eta erreginaren soinak islatzen dituena. Haiek koadrotik kanpo leudeke, ikuslearen tokian edo.

Aurrealdeko pertsonaiak pintzelkada luze eta arinen bidez gorpuztu dira, argiaren ukitu xume batzuekin. Atzera egin ahala galtzen da bereizmena, eta atze-atzean daudenak ilunpean geratu dira ia. Teknika horri esker, halaber, hodei antzerako giroa antzematen da lanaren goiko partean, osaeraren zatirik goraipatuenetakoa. Irudikatutako tokia ohi baino konplexuagoa gauzatu du Velázquezek hemengo honetan, sabaia dakarren bakarra baita. Leihoetako zangoek eta eskuineko hormako koadroek areagotu egiten dute giroaren sakona.

c. 1656
Oil on canvas
318.0 x 276.0cm
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023

Where you'll find this

Museo Nacional del Prado
Museo Nacional del Prado
Permanent collection