Object Image

Folies Bergèreko taberna

Folies Bergèreko taberna (frantsesez: Un bar aux Folies Bergère), 1882an Édouard Manetek margotutako olio-pintura da. Maneten azken lan garrantzitsutzat jotzen da.

Eszena, itxurak itxura, artistaren langelan egin zen, eta ez Folies Bergèreko tabernan, nahiz eta modeloa bertako benetako zerbitzaria izan. Tabernako barraren gainean dauden gauzak piramideen eran daude kokaturik, eta, gailurra, zerbitzariaren bularreko lore sortan dago. Baina kritikarien arreta handiena ispiluak jaso du. Eszena ez du zuzenean islatzen, emakume gaztea eta bere aurrean dagoen gizona kontuan hartuta, ikuslearen pare-parean ez baitaude.

1881-1882
Oil on canvas
96.0 x 130.0cm
Q1245354
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023

Deepen your knowledge