Object Image
Object Image
Object Image
Object Image
Object Image
Object Image
Object Image
1/7

Atseginen baratzea

Atseginen baratzea Jeronimo Bosch margolariak eginiko triptikoa da, gaur egun Madrilgo Pradoko museoan dagoena. Margolariaren lanik ezagunena eta asmo handikoena da.

Erdiko panela karratua da (220 × 195 cm) eta alboetako panelak angeluzuzenak (220 × 97.5 cm). Alboetako panelak erdikoaren gainean toles daitezke, lana erabat itxiz. Ezkerreko panelean Jainkoa Adam eta Evarekin batera agertzen da, erdikoan gizaki biluzi andana ageri da sexu jardunean, eta eskuinekoan infernuratutakoen tormentuak.

Gehienetan, bizitzaren tentazioen arriskuez ohartarazten duen margolan didaktikoa dela irizten diote arte historialariek eta adituek. Hala ere, sinbolismoen ugaritasunak, batez ere erdiko panelekoak, bidea utzi du interpretazio gehiago egiteko mendeetan zehar, paradisu galduaren panorama izan zitekeelakoan.

Historia Bosch margolariaren obra gehienetan bezala, lan honen sorkuntza garaia eztabaidatua da. Batzuek lan goiztiartzat daukate eta 1480ko hamarkadan kokatzen dute. Beste batzuek lan berantiatzat dute, eta 1500-1510 urteen artean kokatzen dute.

Norentzat pintatua izan zen ere ez da argi, nahiz eta Nassauko Enrike III.ak aginduta egin zela den usterik zabalduena. Edonola ere, lanaren lehen jabea Nassauko etxea izan zen, eta lan horri buruzko lehen erreferentziak familia horrek Bruselan zuen jauregian kokatzen du artelana, 1517an.

Gilen I.a Orange-Nassaukoa zen artelanaren jabe 1568an. Urte hartan Albako dukeak artelana konfiskatu zuen, Gilen I.a Herbehereetako matxinadako buruetako bat zela eta. Dukea hiltzean, haren semeak eskuratu zuen, eta gerora Felipe II.aren eskutik El Escorial monastegian ezarri zen.

1939an, artelanaren egoera kaxkarra zela medio, Pradoko museora eraman zuten berritzeko, eta geroztik bertan dago ikusgai.

between 1490 and 1500
Oil on oak panel
205.5 x 384.9cm
P002823
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023

Where you'll find this

Museo Nacional del Prado
Museo Nacional del Prado
Permanent collection