Object Image

Alkimistak fosforoa aurkituz

Alkimistak fosforoa aurkituz (ingelesez: The Alchemist Discovering Phosphorus) Joseph Wright of Derbyren margolariaren lana da. Margolana 1771n bukatu zuen arren, 1795ean ukitu batzuek egin zizkion. Obrak erakusten duen misterioa haren salmentarako oztopoa izan zen.

Historia Joseph Wright (1734) Thomas Hudson margolariaren ikaslea izan zen. Hasiera batean erretratuak egin zituen baina, ondoren, estiloa aldatu zuen, pertsonaiekin egindako margolanak egiteko. Lan horietan argi-ilunek garrantzi handia zuten, baita argi artifizialak ere; horri esker, Industria Iraultzaren margolari nagusietariko bat izan zen.

Lan horretan, dirudienez, XVII. mendeko alkimista batengan inspiratu zen, Hamburgoko Hennig Brandengan, alegia. Brandek, harri filosofala aurkitzeko, gernu kantitate handiak lurrundu zituen, ondoren hondarrak kiskaltzeko; horrela substantzia zuri eta distiratsu bat lortu zuen. Substantzia hori gero "fosforo" izenaz ezagutu zen eta elementu kimiko gisa sailkatu.

Deskribapena Wrightek ez zuen XVII. mendeko giroa azaldu, Erdi Arokoa baizik; hori arku gotikoetan eta leihoetan ikusten da, eliza batean balitz bezala. Nolabait Erromantizismoko ikuspegia jasotzen du. Alkimista belauniko dago, besoak zabalik, itxura erlijioso batekin; horrelako jarrerak, adibidez, Grekoaren margolanetan aurki ditzakegu.

1771
Oil on canvas
1270.0 x 1061.0cm
Q1652023
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023