Object Image

La Scapigliata

La Scapigliata (Orraztu gabea euskaraz), baita ere Neska burua Leonardo da Vinci margolari errenazentista italiarraren lana da. Lur ilunez, anbar berdexkaz eta albaialdez margotuta dago taula gainean, eta 24,7 cm-ko altuera eta 21 cm-ko zabalera ditu. 1508 inguruan datatua dago. Italiako Parmako Galeria Nazionalean kontserbatzen da. Pintura honek, amaitu gabe egon arren, emakume baten edertasun handia erakusten du. Dimentsioak: 24,7 x 21 zm.

Historia Dokumentatuta dago 1531tik existitzen zela, baina zalantza batzuk daude benetakotasunari eta, batez ere, datazioari buruz. Estiloaren arabera, 1500. hamarkadan egin zituen marrazki horietako bat dirudi, gaztaroko zenbait gairi berriro heltzen diena, antzinatasunez eta errealismoz tratatuz, modu bolumetrikoagoan. Emakumearen jarrera eta orrazkerarengatik gogoratzen du garai bereko beste marrazki bat, Leda eta zisnea lanerako estudioa, gaur egun Windsorko gazteluan kontserbatzen dena.

Koadroa 1826an Gaetano Callaniren bildumaren salmentan erregistratu zen Galleria Nazionale di Parma-ri, gaur egun dagoen museoari, baina bere existentziaren lehen froga 1531koa izan daiteke, orduan Isabella d'Esteren jabetzakoa izan zitekeen. Ikeralari askok Leonardo da Vinciren lan autografikotzat hartzen dute eta Leonardoren hainbat erakusketa handitan hala jaso dute.

c. 1500-1510
Oil on panel
24.6 x 21.0cm
Q797902
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023