Object Image

Salvator Mundi (Leonardo)

Salvator Mundi Leonardo da Vinciren margolan bat da, 1506 eta 1513 bitartean datatua. Urte askotan galdutzat emana izan da baina 2017an horren kopian bezala sailkatuta zegoen bat jatorrizkoa zela demostratu zen; urte horretan Christie's enkatera atera zuen, 85 milioi eurotan. Margolan honen kopia eta bertsio asko daude.

Margolanaren historia Lan hau lehenego aldiz Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa (1600-1649) erregearen bilduman aurkitu zen; dirudienez, haren emaztea zen Henriketa Maria Borboikoaren Greenwicheko jauregian zintzilikatuta egon zen. 1763 arte errege etxearen bildumetan egon zen baina urte horretan Charles Herbert Sheffield-ek, Karlos II.ren ez-legeszko semea, margolana saldu zuen. Arte-lanaren aztarna 1900 arte galdu zen; urte horretan berriro agertu zen baina Leonardoren lana zela ziurtagiri gabe; orduan, Charles Robinsonord-ek erosi zuen. Robinsonorden ustez, lana Bernardino Luidirena zen, Leonardoren dizipulua. 1958an berriro enkatera atera zen, 50 euroen truke, eta 2005 arte desagertu zen. Zortzi urte ondoren, Leonardoren obra bezala ziurtatuta, 107 milioi euroen truke, Dmitry Rybolovlev magnate errusiarrak erosi zuen. 2017an, Rybolovleven dibortzioa zela eta, margolana berriro ere saltzeko plazaratu zen.

1500
Oil on walnut wood
65.6 x 45.4cm
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023

Where you'll find this

Louvre Abu Dhabi
Louvre Abu Dhabi
Permanent collection