Object Image

Azken Afaria (Leonardo da Vinci)

Azken Afaria (italieraz, Il Cenacolo edo L'Ultima Cena) Leonardo da Vincik Ludovico Sforza dukearentzat egindako margolana da. Joanen ebanjelioan bezala irudikatzen du Azken Afaria, Jesusek Hamabi Apostoluei iragartzen dienean haietako batek traizionatuko duela. Apostolu bakoitzak jarrera desberdina hartzen du hori entzundakoan.

Milango Santa Maria delle Grazie monasterioan dago, jangelako horma batean. Ludovico Sforzak familiako mausoleoa egin nahi zuen monasterio horretan, eta, horretarako, Bramante arkitektoa kontratatu zuen besteak beste. Azken Afaria mausoleoaren lan nagusia zen izatekoa.

c. 1495-c. 2007
Tempera on gesso, pitch and mastic
Q128910
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023