Object Image

Gizon zaharra biluzik eguzkitan

Gizon zaharra biluzik eguzkitan, (katalanez: Vell nu al sol), Marià Fortuny margolari katalanak 1871an, olioaz egindako margolan ezaguna da. Gai honen inguruko obra desberdinak egin zituen baina ezagunena, ziur aski, Pradoko Museoan erakusten dena da.

Deskribapena Margolanean gizon bat ikusten dugu, biluzik gerritik gora. Hondo ilun baten aurrean dago eguzkitan. Eguzkiaren eraginak atzeko hondo gainean garrantzi handia du lan honetan. Oihalean zehaztasun maila desberdinak azter daitezkeen; esaterako, zaharraren aurpegian zehaztasuna handiak nabaritzen dira. Gizonak begiak itxita ditu eta besoak zabalik, eguzkiaren eragina hobeto jasotzeko.

Estiloa Margolan honek, errealismoarekin lotua, badu aldiz, inpresionismoaren eragin nabariak. Naturalismoa ere, hau da, errealitatearen alde gordinena, presente dago. Konposizioan ere Jusepe de Ribera margolariaren eragina nabaria da.

1862 until 1863
Oil on canvas
76.0 x 60.0cm
P002612
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023

Where you'll find this

Museo Nacional del Prado
Museo Nacional del Prado
Permanent collection