Object Image

Hiru Graziak (Rubens)

Hiru Graziak Peter Paul Rubensek 1636tik 1639ra bitartean eginiko olio-pintura barrokoa da, 221 cm x 181 cm dena luze-zabal. Egun, El Prado museoan dago. Margolana artistaren bilduma pribatuan egon zen hura hil zen arte. Orduan, Filipe IV.a Espainiakoak erosi zuen eta 1666an Madrilgo Alcazar jauregira joan zen.

Rubensek hiru graziak irudikatzen ditu obran, genero klasiko bat, baina berritu egiten du irudi biluzien tratamendu barroko baten bitartez, graziak ozta-ozta estalita baitaude eta gorputz haragitsuak azaltzen baitituzte. Bi hiru laurdenetatik ikusten dira eta bat atzetik. Rubensek iturri baten ondoan irudikatu zituen, lore-girlanda baten azpian eta atzealdean paisaia dutela. Aurpegiak eta hazpegiak biribilak eta lodiak dira, eta eskultura klasikoan inspiratuta daude. Koloreak eta argiaren aldaketek gorputzen edertasun plastikoa areagotzen dute, eta nabarmentzen dute nolako kontrastea dagoen atzealdeko paisaia argitsuaren eta aurrealde itzaltsuaren artean.

Ezkerreko pertsonaia inspiratuta dago Rubensen bigarren emaztean (Hélène Fourment), obra ezkondu eta gutxira egin baitzuen.

1635
Oil on canvas
221.0 x 181.0cm
P001670
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023

Where you'll find this

Museo Nacional del Prado
Museo Nacional del Prado
Permanent collection