Object Image

Dantza La Galette Errotan

Dantza La Galette Errotan (frantsesez Bal au moulin de la Galette), Pierre-Auguste Renoir margolari inpresionistaren margolanik ezagunenetako bat da, eta, gaur egun, Orsay Museoan dago, museo honetako margolanik enblematikoenetako bat delarik.

Azterketa Renoir, eguneroko gertakari arruntak margotzen maisua zen. Inpresionismoko maisu lan honetan, Parisko bizitzaren une bat finkatzen du, uzte alaiko giro batean. Moulin de la Galettean udako egun eguzkitsu batean dibertitzen ari den jende xalo eta arrunta erakusten du. Toki hau, antzinako errota bat zen, kafetegi bihurtua, nora igandetan joaten zen, ospe handia zuen dantza bat ospatzen baitzen.

Konposaketa, eskema kurbilineo baten arabera garatzen da, lehen planotik atzealdera, margolanaren diagonalak jarraituz. Pintzelkada zirriborrotsua da. Kolore eta argi efektu bikainak lortzen ditu, argia, hostoen bidez iragazia bailitzan.

Lehen planoan, Georges Rivière agertzen da, Renoirren laguna. Inpresionistak defendatzen zituen kritikari eta idazle bat zen.

1876
Oil on canvas
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023

Where you'll find this

Musée d’Orsay
Musée d’Orsay
Permanent collection