Object Image

Idi beltzdun orga

Idi beltzdun orga Vincent van Goghek 1884ko uztailan, Nuenen margotutako lana da. 60 x 80 zm. ditu. Portlandgo Arte Museoan (Portland) gordetzen da. Bere hasierako lan garrantzitsuetako bat bezala aipatua izan da.

Historia Fred eta Frances Sohn eta bere familia obraren jabe izan ziren 1950etik. 2007an margolana Portlandeko Arte Museoari eman zioten opari gisa. Urte berean egin zen antzeko pintura bat, Gurdia idi zuri eta gorriarekin izenburukoa; azken hau Otterloko Kröller-Müller Museoaren eskuetan dago (Herbehereak).

Deskribapena Oso lan iluna da, gogorra. Kolore nagusia beltza da. Van Gogh Frantziako hegoaldera joan aurretik Nuenen herrian sortua, koadroak paleta iluna du eta giro "kezkagarria" erakusten du, agian txori beltzen agerpenarekin. Idia eta gurdia biak zaharrak dira.

Oil on canvas
23.6 x 31.5in
Q5047026
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023