Object Image

Etxe Horia (Van Gogh)

Etxe Horia (nederlanderaz: Het gele huis), izenburu alternatiboa Kalea (De straat) 1888an Vincent Van Gogh herbeherear margolariak burututako olio-pintura bat da.

Gaur egun Amsterdam hiriko Van Gogh Museoan ikusgai dago.

Testuingurua Etxean Van Goghek maiatzaren 1ean alokairuan hartutako 4 geletako estudioa zegoen, berea zela sentitu nahi zuen etxe batean bizitzen jarri nahi baitzuen. Etxea Frantziako Arles hiriko Lamartine plazaren 2. zenbakian zegoen. Irailaren 17an bertara lekualdatu zen, eta bere gutunek garai hartan bizi zuen baikortasun bolada islatzen dute. Hauetako batean anaiari honela idatzi zion:

Margolariaren asmoa etxean Theorekin eta estudioko kideekin elkarbizitzea zen. Gertakizuna bere margolanen bilakaeraren aldaketaz jabetzearekin bat dator.

Gerora, etxeak hainbat zaharberritze izan zituen. Bigarren Mundu Gerran zehar, 1944ko ekainaren 25ean Aliatuek burututako bonbardaketa baten ondorioz kalteak jasan, eta azkenean eraitsia izan zen.

1888
Oil on canvas
72.0 x 91.5cm
s0032V1962
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023

Where you'll find this

Van Gogh Museum
Van Gogh Museum
Permanent collection