Object Image

Judith eta Holofernes (Caravaggio)

Judith eta Holofernes (italieraz Giuditta e Oloferne) Caravaggiok 1602 inguruan egindako margolana da, non agertzen baita nola mozten dion burua Judithek Holofernes jeneral asiriarrari. Judithen liburuak kontatzen du Judithek, bere herriaren zerbitzuan, Holofernes seduzitu eta mozkortu zuela, gero hiltzeko. Margolana galduta egon zen eta 1950ean aurkitu zen berriz. Egun Erroman dago, Galleria Nazionale d'Arte Antica museoan.

Caravaggiok unerik dramatikoena aukeratu zuen oihal gainean islatzeko, burua moztearena, alegia. Argiak albo batetik jotzen ditu hiru irudiak, efektismoz, atzealde beltzaren kontrastean. Judith eta Abra neskamea eskuinaldean daude, partez Holofernesen gainean. X izpiek erakutsi dute Caravaggiok Holofernesen burua tokiz aldatu zuela lanean aritzen zela, bularraldetik aldenduz eta eskuinaldera eramanez pixka bat. Hiru pertsonaien aurpegieran ikusgai dago nolako maisutasunez gauzatzen zituen Caravaggiok gizakien emozioak. Judithenak, zehazki, erabakimena eta higuina erakusten ditu.

c. 1598-1599
Oil on canvas
Q2470123
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023