Object Image

Neskak pianoan

Neskak pianoan (frantsesez: Jeunes filles au piano) Pierre-Auguste Renoir margolari frantsesaren margolana da, 1892an egina. Lan hau Renoirren garai nakaratuaren adierazpena dugu, inpresionismotik haratago marrak garbiagoak eta kolore rokoko gustukoak erakusten ditu. Gaur egun Pariseko Orsay museoan ikus daiteke.

Azterketa Margolan honekin Renoirrek errekonozimendu publikoa jaso zuen. Gai bereko bost bertsio desberdinak ezagutzen dira.

Margolanak familia giroko irudi bat erakusten digu: bi neska gazte pianoan. Gaia, neska gazteak, margolariaren oso gustukoa zen. Lan hau ezin da inpresionismo barruan kokatu zeren eta marrak oso garbiak baitira. Marrazkiak garrantzi handia du lan honetan eta hor Jean Auguste Dominique Ingres margolariaren eragina ikus daiteke. Urte haietan Renoirrek krisialdi gogor bat bizi izan zuen eta Ingresen laguntza ezinbestekoa izan zitzaion aurrera jarraitzeko.

1892
Oil on canvas
1160.0 x 900.0cm
Image and text courtesy of Wikipedia, 2023

Where you'll find this

Musée d’Orsay
Musée d’Orsay
Permanent collection